EA Gaurkotasuna

“142.942 ESCLEROSIS MULTIPLE EN PRIMERA PERSONA” LIBURUAREN AURKEZPEN ARRAKASTATSUA BILBON

Publicado por EM Euskadi | | Visto 2467 veces

Maria Paz Giambastiani egileari duela 7 urte diagnostikatu zioten Joan den martxoaren 14an Bilboko Hotel Melian aurkeztu zen “142.942 Esclerosis Múltiple en primera persona” liburua. Jende ugari bertaratu zen aurkezpenera […]

Maria Paz Giambastiani egileari duela 7 urte diagnostikatu zioten

Joan den martxoaren 14an Bilboko Hotel Melian aurkeztu zen “142.942 Esclerosis Múltiple en primera persona” liburua. Jende ugari bertaratu zen aurkezpenera idazleari babesa ematera aretoa gainezka egon zen.  

Ekitaldian parte hartu zuten Sabin Anuzita Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol Saileko zinegotziak, Alfredo Antigüedad Basurtuko Ospitaleko neurologia zuzendariak, Pedro Carrascal Euskadiko Esklerosi Anizkoitzaren Fundazioko presidenteak eta Maria Pazen lagun eta kazetari Silvia Carrizok.

Giambastiani kazetari argentinarra Bilbon bizi da duela 14 urte, eta duela 7 diagnostikatu zion Esklerosi Anizkoitza Antigüedad doktoreak. ADEMBIko kide aktiboa da eta Euskadiko Esklerosi Anizkoitzaren Elkartekoa.   Liburu hau bere bizipenen ondorioa da, eta egunero gaixotasun kroniko eta sendaezin honen aurkako borrokarena. Liburuak hasiera-hasieratik harrapatzen du irakurlea, bizipenez eta sentsazioz betetako mundua erakusten digu, zeinetan bizitza borondateak bultzatzen duen, pertseberantziak mina eta ezjakintasuna gainditzen duen.

Liburu errealista da, baina ironiaz eta humorez zipriztindua. “Ezgaitasun bat duten ororentzat argia izango ahal da!”, horixe Maria Pazen desioa. Seguru gaude horrela izango dela, EArekin lotutakoentzat “ezinbestez”  irakurtzeko lana da eta; baita edozein gaixotasun kroniko pairatzen duenarentzat ere.

VIDEOS DE YOUTUBE
Ir al canal de youtube »