Artículos y estudios

30 Gizarte Erakundek parte hartu zuten Gizarte Berrikuntzaren Bilboko 9. Foroan

Publicado por EM Euskadi | | Visto 1947 veces

“Berritzeko komunikatzea”  Gizarte Berrikuntzaren 9. Foroa urriaren 17an eta 18an egin zen, Bilbon. Esklerosi Anizkoitzaren Euskal Fundazioak eta Lantegi Batuak eta Gorabide erakundeek antolatu zuten, gai hau ardatz hartuta: komunikazioa […]

“Berritzeko komunikatzea”

 Gizarte Berrikuntzaren 9. Foroa urriaren 17an eta 18an egin zen, Bilbon. Esklerosi Anizkoitzaren Euskal Fundazioak eta Lantegi Batuak eta Gorabide erakundeek antolatu zuten, gai hau ardatz hartuta: komunikazioa eta berrikuntza gizarte-erakundeen ezinbesteko aldaketa- eta hazkuntza-eragile gisa.

“Berritzeko komunikatzea” lemapean, Euskadiko eta Espainia iparraldeko 20 gizarte-erakunde bildu ziren, lanerako, nork bere esperientziez hitz egiteko eta eztabaidarako giro ezin hobean.

Goizeko lehen saioan, Bilboko Osasun eta Kontsumoko zinegotzi Mariano Gomezek taldeari ongietorria egin zion Bilboko Udaleko Areto Arabiarrean. Gero, Foroko kideak bi zentro berritzaile ikustera joan ziren: bata, EMlabs, esklerosi anizkoitza duten pertsonen errehabilitazio birtualerako Europako lehen espazioa, Esklerosi Anizkoitzaren Euskal Fundazioarena; eta bestea, BBK Good Hostel, minusbaliotasunak dituen jendeak kudeatutako Euskadiko lehen ostatua, Lantegi Batuak erakundeak sustatua.

Arratsaldean, lehendabizi Foroa inauguratu zuten, Bilboko Gran Hotelean, eta honako hauek parte hartu zuten: Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako sailburuorde Iñigo Pombok, Gizarte Ekintzako diputatu Pilar Ardanzak eta Bilboko Osasun eta Kontsumoko zinegotzi Mariano Gomezek.

Komunikazioa eta berrikuntza gizarte-erakundeen ezinbesteko aldaketa- eta hazkuntza-eragileak dira.

Gero, Foroko partaideek, dinamika baten bitartez, beren esperientzia eta jardunbide egokiez hitz egin zuten. Truke horren ardatza erakundeetan komunikazio-estrategiak erabiltzearen garrantzia izan zen. Agerian geratu zen ezinbestekoa dela gizarte-erakundeek egiten dituzten jarduera eta lanek eragin sozial eta instituzional handiagoa izatea. Ondoren, bigarren partean, EA Fundazioko komunikazio eta marketin alorreko zuzendari Marta Fernandez Riverak hitzaldi bat eman zuen, eta argi utzi zuen “komunikazioa eta marketina gizarte-erakundeen euskarri estrategikoak” direla, finantzazioa lortzeko, hazteko, berritzeko eta gizarte-ospea izateko. Gero, Gorabideko komunikazio arloko arduradunak, Joseba Fernandezek, gizartean ageriago egoteko eta erakundearen lanaren balioa azpimarratzeko 50. urteurrena nola aprobetxatu zuten azaldu zuen; izan ere, komunikazio-jarduerak egin zituzten. Azkeneko hitzaldian, Lantegi Batuak erakundeko gerente Txema Francok irabazi-asmorik gabeko erakundeen eragina neurtzeko EHUn sortu duten metodologiaren berri eman zuen; metodologia horren helburua da erakundeen gizarte-itzulkina kuantifikatzea.

Berrikuntza-mahaiko bigarren saioan, Sergio Murillok, BFAko Autonomia Pertsonalaren Sustapen eta Mendetasun arloko zuzendariak, berrikuntzaren 7 ardatzak zertan diren azaldu zuen, modu oso grafikoan; Gotzon Bernaolak, Innobasqueko programen zuzendariak, “aukera diren desafioez” hitz egin zuen; eta Pedro Carrascalek, EA Euskal Fundazioko zuzendari kudeatzaileak, Martin Muñozek, Lantegi Batuak erakundeko berrikuntza arloko zuzendariak eta Mirko Gerolinek, erakunde horretako zuzendari tekniko eta sistemen zuzendariak, berrikuntzaren eremuan erakunde bakoitzak egiten dituen jarduerez hitz egin zuten, eta honetan bat etorri ziren: “berrikuntza aldaketa-eragilea da gizarte-erakundeetan, baita aurrera egiteko eta hazteko bidea ere”.

SARRERA ETA HELBURUAK

Gizarte Berrikuntzako Foroaren sustatzaileak dira Atades Huesca erakundeko gerentea, Jose Luis Laguna, eta beste bost erakunde hauek: ANFAS, ASPANIAS, ATAM, AURIA eta KOINE AEQUALITAS.

Foroaren helburuak hauek dira: nork bere esperientzien berri ematea eta ekimenak sustatzea, hirugarren sektoreko erakundeak gaur egungo merkatuan lehiatzeko gaitasun handiagoa izan dezaten, hau da, erakundeen onuradun diren pertsonei zerbitzu hobeak emateko, gizarte-konpromiso handiagoa hartzeko eta modu eramangarrian garatzeko gai izan daitezen. Foroa 2014ko udaberrian elkartuko da hurrena, Bartzelonan.

#FISBilbao

Foro Innovacion social ayto Bilbao

foro_innovacion_social_2013 054

foro_innovacion_social_2013 095

foro_innovacion_social_2013 147

Parte hartu zuten erakundeak:

VIDEOS DE YOUTUBE
Ir al canal de youtube »