Zerbitzuak
Aisia eta jarduera soziokulturalak
Zerbitzu honen funtsezko helburua da esklerosi anizkoitza duten pertsonen sozializazioa eta garapen pertsonala indartzea, gizarte- eta hezkuntza-jarduerak, jarduera terapeutikoak, kulturalak eta jolas-jarduerak bultzatuz. Zentroan egunero antolatzen dira eskulan-tailerrak eta honako […]
Zerbitzu honen funtsezko helburua da esklerosi anizkoitza duten pertsonen sozializazioa eta garapen pertsonala indartzea, gizarte- eta hezkuntza-jarduerak, jarduera terapeutikoak, kulturalak eta jolas-jarduerak bultzatuz.
Zentroan egunero antolatzen dira eskulan-tailerrak eta honako eskulanak egiten dituzte, besteak beste: decoupage lanak beiraren eta egurraren gainean, egurra apaintzea hainbat teknika eta apaingarri erabiliz; eta hori guztia, betiere, pertsona bakoitzaren gaitasunei egokituta. Partehartzea, ikaskuntza eta entretenimendua bultzatzen dituzten beste jarduera batzuk ere sustatzen dira. Halaber, lau jaialdi ospatu dira zentroan; jaialdi horietan hainbat musika eta antzerki taldek, komikok, magok eta abarrek parte hartu du, musutruk.
OPOR- ETA ATSEDENALDI-PROGRAMAK
Aisia- eta kultura-jarduerak egiteko aukera ematen duten lekuetan oporraldi normalizatuak egiteko helburuarekin, atsedenaldi-programak antolatzen ditu zentroak.
Gainera, museoetara eta erakusketetara bisitak egiten dira, kultura-jarduerak antolatzen dira eta abar. Eta udako denboraldia aprobetxatuz, Bizkaiko hainbat hondartza eta igerileku egokitutara ere antolatzen dira irteerak.
Irteeretan eta zentroak antolatzen dituen jardueretan laguntzen dioten boluntarioak dauzka ADEMBIk.