Artículos y estudios

Basurtuko Ospitale Unibertsitarioko Neurologia Zerbitzuak Espainako Neurologia onenaren “Best in Class” saria jaso du

Publicado por EM Euskadi | | Visto 1719 veces

“Diziplina anitzeko eta itunetan oinarritutako filosofiari esker lortu dugu sari hau. Gure filosofiak pazienteei eskaintzen diegun arretaren kalitatea hobetzen laguntzen digu, hori baita gure izateko arrazoia” Urriaren 23an Valentziako La […]

Diziplina anitzeko eta itunetan oinarritutako filosofiari esker lortu dugu sari hau. Gure filosofiak pazienteei eskaintzen diegun arretaren kalitatea hobetzen laguntzen digu, hori baita gure izateko arrazoia

Urriaren 23an Valentziako La Fe Ospitalean ICAP indizeari dagozkion 36 sariak banatu ziren, “Sociedad Española de Calidad Asitencial” XXXI. Biltzarraren esparruan, Espainian pazientearenganako arretan kalitate onena eskaintzen duten zentroak zeintzuk diren zehazten duena.

Euskadin egun handia izan zen Esklerosi Anizkoitzarentzat, izan ere Basurtuko Ospitale Unibertsitarioko neurologia zerbitzuak jaso baitzuen saria. Alfredo Antigüedad doktorearen zuzendaritzapean, berrikuntzaren alde burututako lanari, ikerketari eta kalitate handiko laguntza zerbitzuei eskainitako merezitako aitortza izan zen.

Antigüedad doktoreak Best in Class saria jaso ondoren adierazi zuenez, “sari hau ez da pertsona bakarrarena, neurologia zerbitzuan diharduten langile guztiena da, baita Basurtuko Ospitalearena ere. Izan ere, ospitaleak gure diziplina anitzeko lanaren filosofia eta aliantza estrategia partekatzen ditu, baliabideak optimizatu eta lan hobea egite aldera.

Pazienteak dira gure izateko arrazoia eta, bide horretan, lan honek guztiak arretaren hobekuntzan eta kalitatea handitzean eragin zuzena dauka. Kalitate ziurtagiria eskuratzen lehenbiziko neurologia zerbitzua izan ginen Espainian.

Zentzu horretan, berrikuntza ezinbestekoa da, horregatik sortu ditugu Esklerosi Anizkoitzari, Alboko Esklerosi Amiotrofikoari eta karotida patologiei zuzendutako unitateak, diziplina anitzeko arreta behar duten arazo konplexudun pazienteei bideratuta.

Sari honek adorea ematen digu arreta horren kalitatea hobetzeko bidean, ikerketan, saiakuntza klinikoetan eta beste erakunde batzuekin proiektuetan lanean jarraitzeko”. 

Basurtuko Ospitale Unibertsitarioko EA Unitatea (Bilbo) gaixotasun honetan oso nahastu diren profesional askoren 26 urteko lanaren fruitua da. Ibilbide hau 1987ko apirilaren 1ean hasi zen. Egun hartan barne hartu baitzen lehendabiziko pazientea, M. Luz, Euskadiko EAren lehenengo kontsulta monografikoan.

Basurtuko Ospitale Unibertsitarioan diziplina anitzeko talde itzela osatu dugu honako kideen artean: neurologoak (Cristina Llarena doktorearen kolaborazioaren laguntzaz), neurologiako erizainen kontsulta (Carmen Sebastianen eskutik) , neurofisiologoa, laborategiko teknikariak, biologoa, genetista, oftalmologoa, urologoa eta ospitaleko eguneko langileak, erradiologoak, errehabilitazioko medikuak, farmazeutikoak eta profesionaltasun handiko abar luze bat. Guztiek EA duten pertsonei arreta pertsonalizatu eta protokolizatua eskaintzen diete eta gaixotasun honen kontrako ikerketa lerro ezberdinetan parte hartzen dute.

Ikerketa klinikoaz gain, Bizkaian egoitza duen nazioarte mailako oinarrizko ikerketari ere babesa eman nahi izan zaio. Helburua hau izanik, baimena ematen duten pazienteei odol lagina eman diezaieten eskatzen zaie, ezaugarri kliniko jakin batzuk (pronostikoa, tratamenduen aurrean izandako erantzuna, hasierako adina, eta abar) analisietan (genetikoak, serologikoak, eta abar) aurkitu diren ezaugarriekin lotu ahal izateko. Gaur egun, bederatzi saiakuntza klinikotan nahastuta gaude eta horietariko batzuk farmako berriekin burutzen ari dira, seguru asko etorkizunean gaixotasuna eteteko erabiliko direnak.

Mota honetako ikerketen bitartez, gaixotasunaren oinarri molekularrak hobeto ezagutzeko aukera izan daiteke eta, esate baterako, tratamendua bideratzeko xede berriak bilatzea ahalbidetzen du. Egun, 750 paziente baino gehiagoren eskuzabaltasunari esker, Estatu mailan dauden lagin base biologikoetan handienetakoa edukitzea lortu dugu.

Bizkaiko Neurologia Zerbitzu honek nazioarteko oinarrizko ikerketa ere bultzatzen du mailarik altuenean.

Urte batzuetatik hona, Basurtuko Ospitale Unibertsitarioak Matute irakaslearekin lankidetzan dihardu eta orain dela 4 urte aitzindari izango zen proiektu bat jarri zuen martxan; UPV-EHU eta Osakidetzaren arteko ikerketa mistorako unitate bat. Era berean, era egonkorrean lankidetzan dihardugu Koen Vandenbroeck irakaslearekin ere, Bilbotik UEPHA*MS (EAri buruzko Europako farmakogenomika sarea) zuzentzen duenarekin. Gainera, REEM (Red Española de Esclerosis Múltiple) sarearen parte aktibo ere bagara. Lankidetza honen fruitua nazioarteko aldizkarietan argitaratutako artikulu ugaritan islatuta geratu da.

Gure bidaideen artean Deustuko Unibertsitateko psikologia fakultatea, zeinekin errehabilitazio kognitiboak IRM funtzionalean duen ondorioari buruz ikertzen ari garen, eta Deusto-tech enpresa ere badaude, zeinekin pazienteen eboluzioa modu zehatzago batean baloratzeko gailu elektronikoak diseinatu nahi ditugun. Horietaz gain, Euskadiko beste enpresa batzuekin batera, ADEMBI eta EA Euskal Fundazioak sustatutako beste proiektu batzuk (oso hurbiletik lan egiten duten pazienteen entitateak) ere burutu dira, hala nola, errehabilitazio birtuala eta errehabilitazio kognitiborako aplikazio informatikoen garapena.   Pazienteen bizi kalitatea maila guztietan hobetzeko helburuz, Antigüedad doktoreak zuzentzen duen neurologia zerbitzuak, EA Euskal Fundazioarekin, Osatzen-ekin  Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Mar Mendibe doktorearekin lankidetzan, “Protocolo Bilbao de EM: Neurología – Atención Primaria” lehendabizikoz Bizkaian ezarri zen eta Estatuan aitzindaria den proiektuan parte hartzen du.

Gure zorionik beroena eta esker ona, beraz, Alfredo Antigüedad doktoreari eta berak zuzendutako langile talde osoari, euren profesionaltasunagatik, pazienteenganako sentikortasun zein enpatiagatik eta gure lanari eskainitako babesagatik. Antigüedad doktorearen hitzetan, “Esklerosi Anizkoitza kontrolatzeko” elkarrekin lan egiten jarraitzeko eta pazienteek bizi-kalitaterik onena izan dezaten lortzeko ideiak, ilusioa eta gogoa eduki badauzkagu”. Gure babes osoa daukate, dudarik gabe.

VIDEOS DE YOUTUBE
Ir al canal de youtube »