Artículos y estudios

Bilbao Protokoloaren bigarren fasea martxan

Publicado por EM Euskadi | | Visto 2227 veces

ESKLEROSI ANIZKOITZAREN BILBAO PROTOKOLOA: Neurologia – Lehen mailako Arreta. Alfredo Antigüedad eta Mar Mendibe neurologoek, Osatzen izeneko Familia eta erkidego medikuntzaren Euskal Elkarteak ordezkatzen dituen Lehen mailako Arretako medikuek, erizainek […]

ESKLEROSI ANIZKOITZAREN BILBAO PROTOKOLOA: Neurologia – Lehen mailako Arreta.

Alfredo Antigüedad eta Mar Mendibe neurologoek, Osatzen izeneko Familia eta erkidego medikuntzaren Euskal Elkarteak ordezkatzen dituen Lehen mailako Arretako medikuek, erizainek eta ADEMBI eta EA Euskal Fundazioa pazienteen elkarteek garatu dute Esklerosi Anizkoitzaren Bilbao Protokoloa. EAn nahastutako kolektibo guztien arteko komunikazio eta informazioa hobetzean oinarritutako proiektu hau aitzindaria da Espainian eta gaixotasunaren diagnostiko goiztiar bat lortzean eta pazienteek kalitate hobeko asistentzia jasotzean oinarritzen da.

Osasun arloko profesionalen eta pazienteen arabera, Bizkaian ezarritako Protokoloaren lehendabiziko faseak, Euskadin zein Estatuan EAren kontrako borrokaren erreferente denak, oso emaitza onak izan ditu.

Helburuak

  • Esklerosi Anizkoitzaren diagnostiko goiztiarra.
  • Gaixotasun honetan ematen diren ohiko egoerei (hala nola, sendagai jakin batzuen kontrol analitikoari, infekzioei, agerraldi bat izango delako susmoari eta abarrei) konponbidea aurkitzeko ekintza protokolo bateratuak ezartzea.
  • Gaixotasun hau duten pazienteek beren OSASUNA zaintzea, EAz haratago, lehen mailako medikuek inork baino hobeto eskain diezaiekete eta.

Proiektua oso interesgarria iruditzen zaigu Esklerosi Anizkoitza duten pazienteei laguntzeko bide berria irekitzea dakarrelako eta, gainera, irudimen erronka bat dakarrelako, inspirazio iturri gisa erabiltzeko antzeko eredurik ez baitaukagu.

Modu batean edo bestean EA duten pazienteei lagundu ahal diegun kolektibo guztiak elkartzea positiboa baizik ezin daiteke izan eta pazienteei onurak baizik ez dizkie eskainiko.

Bilbao Protokoloaren bigarren faseari dagozkion dokumentuak dagoeneko eskuragarri daude: Neurologia – Lehen mailako arreta, jarraian ikus dezakezuenez.

Gehiago Bilbao Protokoloari buruz hemen

VIDEOS DE YOUTUBE
Ir al canal de youtube »