EA Gaurkotasuna

BILBO EA PROTOKOLOA. NEUROLOGIA ETA LEHEN HARRETA

Publicado por EM Euskadi | | Visto 2503 veces

Esklerosi Anizkoitzaren “Protocolo Bilbao” Espainian proiektu aitzindaria da, helburu du gaixotasunaren diagnostiko goiztiarra egitea eta gaixoek arreta-kalitate handiagoa jaso dezaten. Kolaborazio hitzarmen bat da, aktuazio protokolo batean jasotzen den, bi […]

Protocolo Bilbao Esclerosis Múltiple

Esklerosi Anizkoitzaren “Protocolo Bilbao” Espainian proiektu aitzindaria da, helburu du gaixotasunaren diagnostiko goiztiarra egitea eta gaixoek arreta-kalitate handiagoa jaso dezaten.

Kolaborazio hitzarmen bat da, aktuazio protokolo batean jasotzen den, bi kolektibo nagusik adostua: neurologia eta lehen arreta. Honen bidez komunikazioa hobetu nahi da, gaixoen informazio guztia eskuragarri izatea eta euren tratamentuei buruzkoa, larrialdietan nola jokatu jarraibideak jasotzen dituena, arreta kalitate hobea jaso dezaten eta beharrezkoak ez diren kontsultak ekiditeko asmoz.

Esklerosi Anizkoitzaren Euskadiko Dundazioak eta Bizkaiko EA Elkarteak proiektu honetan gaixoen ikuspuntuaren ekarpena egin dute, euren beharrizanak eta euren kexak, betiere ere protokoloa eraginkorragoa eta praktikoagoa izan dadin. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak onartutako proiektu hau Bizkaian ari da garatzen eta bi urtez iraungo du. Ebaluazioa egin eta gero, beste lurraldeetara hedatu nahi dute.

“Protocolo Bilbao”ren  helburu nagusia Esklerosi Anizkoitzaren tratamentuan inplikatutako osasun arloko profesionalen lanean komunikazioa hobetzea da Bizkaian. Lan honetan parte hartzen dute neurologoak (Alfredo Antogüedad eta Mar Mendibe); lehen harrerako medikuak (Osatzen Familia Medikuntzako Elkartearen bidez ordezkatuak); ATS-DUEak, eta Esklerosi Anizkoitzaren Elkarteen bidez gaixoen ordezkariak.

.

Reunión Protocolo Bilbao en la sede de la Fundación Esclerosis Múltiple

Aurrekariak

Esklerosi Anizkoitza gaixotasun kronikoa da eta normalean gaztaroan hasten den, eta zoritxarrez, momentuz sendabiderik ez duena. Egia da, bestalde, azken urteetan gero eta tratamentu gehiago asmatzen ari direla, gero eta eraginkorragoak eta EAren ondorioak moteltzen ari dira. Nolanahi ere, gaixoen bizitzan zehar gaixotasunak erabateko eragina du.

Edozein pertsonaren bizitzan gaixotasunak beti daude; hain zuzen, hori dela eta joan ohi gara lehen mailako medikuarenera gure “OSASUN” egoera aztertu dezan (adibidez, hipertentsioa edo diabetea antzemateko), edo bestelako sintomaren bat dugunean. Badira, era berean, zenbait gaixotasun antzemateko bestelako programak, kolon minbizia antzemateko edo bularretako minbizia antzemateko adibidez.

EA duten gaixoak ez dira gainerako gaixotasunei inmuneak. Hala ere, maiz, EA duten gaixoen harreta nagusia neurologikoa da, eta maiz, gainerako gaixotasunez ahazten dira. Egia da, era berean, maiz neurologoa eta lehen mailako medikuaren arteko komunikazioa ez dela nahi bezain arin eta ugaria.

EA duten gaixoen osasuna zaintzerako orduan, bestelako kolektibo batzuek ere hartzen dute parte. Gero eta ageriagoa da erizainaren egitekoa gaixo kronikoen zaintzan. Esklerosi Anizkoitzaren kasuan, EA unitate guztietan daude erizainak, bereziki tartamentuen autoadministrazioaren jarraipenari dagokionez eta albo ondorioen kontrolari dagokionez. Baina erizainek gero eta garrantzi handiagoa dute gaixo kronikoen osasunaren zaintzan. Horrela erizainek EA gaixotasunaren inguruko formazio espezifikoa jasotzea garrantzitsua da, eta gaixoen arreta hobetzeko bideak lantzeko orduan.

Azkenik, ezin ditugu ahaztu gaixoak. Euren elkarteen bidez, laguntza sikologikoa eta bestelako errehabilitazio zerbitzuak eskaintzen dizkiote gaixoari (fisioterapia, logopedoa, treapia okupazionala etab.). Kasu honetan, nahiz eta neurologoen eta EDEMBIren (Bizkaiko Elkartea) arteko komunikazioa oso ona izan, badira hobetu daitezkeen alderdiak mediku arretari dagokionez.

Aurreko deskripzioan agerian geratu denez, EA duten gaixoen zaintzan hainbat eragilek hartzen dutela parte eta euren arteko koordinazioa hobetzea eta EAren inguruko formazioa hobetzea gaixoari onura ekarriko dio.

Helburuak

Proiektu honen helburua Esklerosi Anizkoitzaren diagnostiko goiztiarra egitea da, eta ohiko egoerei aurre egiteko protokologoak ezartzea (zenbait botiken kontrola, infekzioak, suspertzeak…). Era berean, beste helburu bat da gaixoen osasuna oro har zaintzea.

Proiektua oso estimulantea da, gaixoei laguntzeko bide berria delako, eta imajinazio erronka handia delako, izan ere ez dago horrelakoen gaineko bestelako eredurik.

Kolektibo guztien lotura, modu batean edo bestean gaixoei lagundu ahal diegun kolektiboena, oso positiboa eta onuragarria da gaixoentzako.

 BILBO EA PROTOKOLOKO DOKUMENTAZIOA

 

VIDEOS DE YOUTUBE
Ir al canal de youtube »