Kanpainak
ESKLEROSI ANIZKOITZA DUTENEN ALDEKO ARTXANDARAKO IGOERA EL CORREO-REKIN ETA ARRAKASTA HANDIAREKIN
El Correok antolatutako martxan, 8.000 lagun baino gehiago igo ziren hiribilduaren balkoira. Ekitaldi horretan bildutako 15.499 euroak Esklerosi Anizkoitzaren Eugenia Epalza Euskal Fundaziora bideratu dira. Arrakasta handia izan zuen urriaren […]
El Correok antolatutako martxan, 8.000 lagun baino gehiago igo ziren hiribilduaren balkoira.
Ekitaldi horretan bildutako 15.499 euroak Esklerosi Anizkoitzaren Eugenia Epalza Euskal Fundaziora bideratu dira.
Arrakasta handia izan zuen urriaren 16an ospatu zen Artxandako II. Igoerak. Aurreikusita zeuden 6.000 inskripzioak espero baino bi egun lehenago agortu ziren eta izena eman gabeko beste 2.000 pertsona ere elkartasunezko martxan parte hartzera eta Artxanda gailurrera igotzera animatu ziren, familiarteko eta elkartasunezko giroan.
Bilboko alkate Iñaki Azkunak eta gobernu taldearen ordezkaritza batek ere parte hartu zuen irteera honetan. Martxari Dimas Ramos atletak eman zion irteera, El Correo taldeko lehendakari Santiago Ybarrarekin, Iñigo Barrenechea zuzendari nagusiarekin eta Juan Carlos Martínez zuzendariarekin batera.
Jendetza irten zen goizeko hamaiketan Guggenheim museoaren zabaldegitik; handik Zubizuri zubirantz abiatu ziren, handik itsasadarraren eskuinaldera igaro eta Gas plazatik eta Etxebarria parketik hasi zuten igoera, begiratokiraino iristeko. Ondo merezitako mokadutxoa jan ondoren, Abandoibarrarako jaitsierari ekin zioten; hantxe bukatu zen jaia, opariekin, musikariekin eta, txikienentzako, puzgarriekin.
Esklerosi Anizkoitzaren Euskal Fundazioaren boluntarioek Euskolabel izendapeneko oilasko- eta txahal-pintxoak prestatu zituzten eta partehartzaileen artean banatu, berriro museoaren zabaldegira itzuli zirenean.
Eskerrak eman nahi dizkiogu El Correo taldeari elkartasunezko ekimen hau antolatzeagatik eta gure zorionik beroena ekintzaren antolakuntza paregabeagatik; eskerrak eman beharrean gaude, Bilboko Udalaren babesle Eroski, la Caixa eta Movistarri ere.