Artículos y estudios

Euskadiko Esklerosi Anizkoitzaren Fundazioak 8.100 euro baino gehiago bildu ditu “Bilgarri SolidarioeiI” esker, Forum Sport dendetan

Publicado por EM Euskadi | | Visto 1721 veces

Elkartasuna ez dago krisian: aurreko aldian baino diru gehiago bildu dute Esklerosi Anizkoitzaren Euskal Fundazioak eta Forum Sportek, aurten ere, azken bost urteetan bezala, “Bilgarri solidarioa” kanpaina antolatu dute, esklerosi […]

Elkartasuna ez dago krisian: aurreko aldian baino diru gehiago bildu dute

Jesús Beamonte y Beatriz Marcos ne la tienda de Campuzano, junto a Elena y Rosa envolviendo regalos

Esklerosi Anizkoitzaren Euskal Fundazioak eta Forum Sportek, aurten ere, azken bost urteetan bezala, “Bilgarri solidarioa” kanpaina antolatu dute, esklerosi anizkoitzaren aurkako borrokaren alde.

Ekimen solidario horri esker, Esklerosi Anizkoitzaren Euskal Fundazioak 8.113 euro bildu ditu. Fundazioak gaixotasun neurologiko eta sendaezin hori duen jendeari eta haien senideei eskaintzen dizkien gizarte- eta errehabilitazio-zerbitzuak finantzatzeko erabiliko du bildutakoa. Ekarpen handia da, gaur egun esklerosi anizkoitza gazteen minusbaliotasun kausen zerrendan bigarren baitago, zirkulazio-istripuen atzetik.

Beste behin, argi eta garbi ikusi da elkartasuna ez dagoela krisian. Izan ere, aurten aurreko urtean baino diru gehiago bildu da, euskaldunen eskuzabaltasunari eta kirol-materiala saltzen duen Forum Sporteko bezeroek kanpainari egiten dioten harrera onari esker.

Kanpaina Forum Sportek Euskadin dauzkan sei kirol-dendatan egin da, eta guztira 8.113 euro bildu dira:  5.921 euro Bizkaian (Bilbon eta Artea eta Bilbondo merkataritza-guneetan), 1.313 euro Gipuzkoan (Garbera eta Urbil merkataritza-guneetan) eta 880 euro Araban (Boulevard merkataritza-gunean). Horretarako, Fundazioko boluntarioek Forum Sporteko bezeroei Gabonetarako erositako opariak biltzea eskaini diete, euro baten truke.

FORUM SPORT ETA EA FUNDAZIOA: GEK BAINO ASKOZ GEHIAGO

Campaña Envoltorio Solidario en las Tiendas Forum Sport

Esklerosi Anizkoitzaren Euskal Fundazioak gizarte-sentsibilizazioko jarduera eta kanpaina ugari egiten ditu, esate batera “Busti zaitez” kanpaina, udazkeneko afaria, golf txapelketak, “Cube Experience”… Horien guztien helburua da gaixotasuna ezagutzera ematea eta Fundazioak gaixoei eskaintzen dizkien zerbitzu berritzaileak eta errehabilitazio-zerbitzuak finantzatzeko dirua biltzea; alde horretatik, Fundazioak teknologia osasunaren zerbitzura jarri du, eta erakunde garrantzitsua da arlo horretan. Forum Sport EA Fundazioarekin elkarlanean hasi zen 2006an, eta ordudanik jarduera arrakastatsu ugari eraman ditugu aurrera elkarrekin: Kosta Trail lasterketa (azken edizioan 12.500 euro baino gehiago bildu genituen) eta “Bilgarri solidarioa” eta “Busti zaitez” kanpainak, adibidez. Hala, Forum Sport enpresa eta Fundazioa elkartasunaren eta gizarte-erantzukizun korporatiboaren (GEK) eredu bihurtu dira, eta elkartasun hori emaitza oso onak ematen ari da, gainera.

Esklerosi anizkoitzari buruzko datuak

  • Esklerosi anizkoitza heldu gazteen gaixotasun neurologiko maizkoena da; normalean 18 urtetik 35 urtera bitartean diagnostikatzen da.
  • Gizonezko baino emakumezko gehiagok dute esklerosi anizkoitza.
  • Gazteen minusbaliotasun kausen zerrendan bigarren dago, zirkulazio-istripuak bakarrik dauzka aurretik.
  • Gaixotasun kronikoa da eta bizi-kalitatea murrizten duten ondorioak izan ditzake, horregatik dauka hain gizarte-eragin handia.

Hauek dira sintoma ohikoenak:

  • Zentzumen-, oreka- eta hizketa-nahasteak.
  • Dardara, gorputz-adarren ahulezia eta, kasu larrienetan, gorputz-adarren paralisia.
  • Espastizitatea, urologia-asaldurak, bertigoa, nekea, inurridura eta ikusmen-asaldurak.

Duela gutxiko azterlan epidemiologikoen arabera, 100.000 biztanletik 100ek dute esklerosi anizkoitza

Euskadin 2.200 lagunek dute esklerosi anizkoitza

Estatuan 46.000 lagunek dute EA

Europan 400.000 lagunek

Estatuan, 5 ordutik behin kasu berri bat diagnostikatzen da

VIDEOS DE YOUTUBE
Ir al canal de youtube »