Artículos y estudios
Esklerosi anizkoitzaren euskal fundazioak 6.000 eurotik gora jaso ditu forum dendetan egindako “bilgarri solidarioak” kanpainari esker
Lortu den dirua esklerosi anizkoitza duten pertsonen errehabilitazio-zerbitzuak finantzatzera bideratu da. Forum Sportek Esklerosi Anizkoitzarekin elkarlanean antolatu zuen gizarte-sentsibilizaziorako kanpaina hau eta sekulako arrakasta izan zuen: 6.000 € baino gehiago […]
Lortu den dirua esklerosi anizkoitza duten pertsonen errehabilitazio-zerbitzuak finantzatzera bideratu da.
Forum Sportek Esklerosi Anizkoitzarekin elkarlanean antolatu zuen gizarte-sentsibilizaziorako kanpaina hau eta sekulako arrakasta izan zuen: 6.000 € baino gehiago bildu ziren.
Laugarren urtez jarraian antolatu da ekimen hau eta aurtengoak 2011ko abenduaren 17tik 2012ko urtarrilaren 5era arte iraun zuen; Forum Sport-en Euskadiko bost dendatan egin da: Bizkaian, Artea eta Bilbondoko dendatan; Araban, Gasteizko Boulevard merkatal zentroko dendan eta Gipuzkoan, Garbera eta Urbileko dendatan.
Eugenia Epalza Fundazioak standak jarri zituen denda horietako bakoitzean eta, opari bakoitzeko euro bateko prezio sinbolikoaren truke, Forum Sport-eko bezeroei Gabonetako opariak paperean bildu zizkieten, era berean, gaixotasunari buruzko informazioa ere eskainiz. Kanpaina honetan bildutako diru guztia esklerosi anizkoitza duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko ezinbestekoak diren errehabilitazio- eta gizarte-zerbitzuak finantzatzera bideratu dira.
Euskal Fundazioaren gaixotasun neurologiko sendaezin honen ondorioen aurka borrokatzera eta ondorio horiek arintzera bideratutako beste ekimen bat gehiago izan da honakoa; Euskadin 2.200 gaixo daude eta gazteen artean desgaitasunen arrazoien artean bigarrena da EA, trafiko-istripuen atzetik.
Eskerrak eman nahi dizkiogu Forum Sporti elkartasunezko ekimen honetan parte hartzeagatik eta beste behin erakutsi duelako esklerosi anizkoitzaren arazoarekiko duen konpromisoa; eskerrak eman beharrean gaude boluntarioei eta gure kausarekin sentsibilizatu diren Forum Sporteko bezero guztiei ere.