ADEMBI EU

ADEMBI. ESKLEROSI ANIZKOITZAREN BIZKAIKO ELKARTEA

Nork Argitaratu du EM Euskadi | | ikusita 4685 aldiz

Esklerosi Anizkoitzaren Bizkaiko Elkartea (ADEMBI) irabazi asmorik gabeko elkartea da; Erabilera Publikoko elkarte izendatu zuten (EHAO/70/1997-04-15) eta esklerosi anizkoitza duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko lan egiten du. 1984. urtean sortu zen […]

ADEMBI_fachada-centro-013

Esklerosi Anizkoitzaren Bizkaiko Elkartea (ADEMBI) irabazi asmorik gabeko elkartea da; Erabilera Publikoko elkarte izendatu zuten (EHAO/70/1997-04-15) eta esklerosi anizkoitza duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko lan egiten du. 1984. urtean sortu zen ADEMBI, esklerosi anizkoitza zuten lau lagunen ekimenez.

Bere ibilbidean zehar helburu asko lortu ditu, betiere, bere balore eta filosofiarekiko leialtasunari eutsiz; elkartearen lehendabiziko urteetan zehaztu zuten filosofia hori eta funtsezkoak izan ziren laguntasuna eta informazioa ematea, izan ere, ez zegoen gaixotasunari buruzko batere ezaguerarik.

2000. urtean, Bilbon, Esklerosi Anizkoitzaren Errehabilitazio Integralerako Eugenia Epalza Zentroa zabaldu zutenean, izugarri aldatu eta hazi zen elkartea, bere kudeaketari, zerbitzuen profesionaltasunari eta irudiari eta gizarte-oihartzunari esker.

Eugenia Epalza Zentroa, Euskadiko era horretako lehenengoa, jarraibide bilakatu da nazio-mailako erakundeen artean, bere kudeaketagatik, zerbitzuen kalitateagatik eta profesionalen espezializazioagatik.

Urizartorre Esklerosi Anizkoitza Egoitza

Urizartorre Egoitza Bizkaiko Foru Aldundiko asistenzial-errekursoa da, ADEMBIk kudeatuta. Erreferente bihurtu da kalitatezko atentzioagatik. Ireki zenetik, 2011 urtean Egoitzak berritzaile eredua aplikatu zuen.

Ezaugarri honekin, egoitza honek Euskadiko lehenengoa izan da eta bigarrena Estatuan. Egoitza funtzesko aurrerapena izan da Esklerosi Anizkoitza dutenentzat dependentzia larriarekin, zeren eta zainketa berezia behar duten.

MISIOA

ADEMBIk esklerosi anizkoitza duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko lan egiten du, horretarako, eskubideak defendituz, beharrezko zerbitzu soziosanitarioak emanez, gizartearen sentsibilizazioa bilatuz eta esklerosi anizkoitzaren ikerketa bultzatuz.

Hori guztia lortzeko, gure gizarteko eragile guztiak mobilizatzeari, finantzazioa lortzeari, kolektiboa integratzeari eta behar diren bitartekoak dituzten eta euren lana egoki egiteko motibatuta dauden profesionalak izateari jartzen diote, bereziki, arreta.

IKUSPEGIA

Esklerosi anizkoitzaren erreferentziazko elkartea izatea, esklerosi anizkoitza duten pertsonei eskaintzen dizkiegun kalitatezko zerbitzuen bitartez, gaixoen bizi-kalitatea hobetuko duten osasun- eta gizarte-irtenbideak emanez. Gure erakundeak gaixotasunaren sendabidea bilatzen duten ikerketetan laguntzen du, kolektibo osoaren batasunetik, bazkide zein langileen laguntasunarekin; horrek aukera ematen digu indarrez eta gure proiektuaren arrakastarekin eta harenganako ilusioz aurrera egiteko, pertsonekiko errespetuan eta konpromisoan oinarrituta.

BALOREAK

  • Profesionaltasuna.
  • Pertsonekiko konpromisoa.
  • Taldeko lana.
  • Gertutasuna.
  • Kudeaketa etikoa eta elkartasunezkoa.
  • Kalitatea eta berrikuntza.
  • Errespetua eta ilusioa.

ISO: 9001 ziurtagiria izan zuen EAren lehen erakundea

2005. urtean eskuratu zuen Esklerosi Anizkoitzaren Bizkaiko Elkarteak ISO 9001 kalitate ziurtagiria; horrela, ziurtagiri hori lortzen esklerosi anizkoitzaren Espainiako lehenengo erakundea izan zen. Ziurtagiri horrek honakoak aitortzen dizkio Bizkaiko elkarteari: eskaintzen dituen kudeaketaren, errehabilitazio- eta gizarte-zerbitzuen, administrazioaren, proiektuaren, komunikazioaren eta gizarte-sentsibilizazioaren kalitatea.

adembi_zona-social

  • ADEMBI elkarteak Esklerosi Anizkoitzaren Eugenia Epalza Euskal Fundazioaren sorrera bultzatu zuen 2001. urtean; bere jarduera esparrua EAE da. Esklerosi anizkoitzaren komunikazioan eta gizarte-irudian oinarritzen da bere lana: gizarte-sentsibilizazioari dagozkion gertaera eta ekintzak antolatzea, gertaera eta ekintza zientifikoak antolatzea eta errehabilitazio-zerbitzuak finantzatzeko funtsak bilatzea. Gainera, Euskadin esklerosi anizkoitzari buruz egiten diren ikerketetan laguntzen du. 2010. urtean, elkartasun erakunde onenaren Onda Cero saria jaso zuen Euskal Fundazioak.
  • Esklerosi Anizkoitzaren aurkako Espainiar Federazioaren (FELEM) kide da ADEMBI eta haren sortzaileetako bat izan zen.
  • Esklerosi Anizkoitzaren Errehabilitazioaren Europako plataformaren (RIMS) kide da ADEMBI; plataforma horren helburua da Esklerosi Anizkoitzaren Zentroak batzea, esklerosi anizkoitzaren profesionalen interesa sustatzeko eta errehabilitazioari buruzko azkeneko aurrerakuntzen gaineko informazioa elkartrukatzeko. Urtero egiten dute batzar bat Europako herrialde ezberdin batean.
  • Esklerosi Anizkoitzaren Bizkaiko Elkartea Desgaitasun Fisikoa duten Pertsonen Federazio Koordinatzailearen (FEKOOR) parte ere bada.

adembi_fisioterapia

VIDEOS DE YOUTUBE
Ir al canal de youtube »