Sin categoría
2009 Esklerosi Anizkoitzaren Nazioarteko Eguna
Esklerosi Anizkoitzaren Eugenia Epalza Euskal Fundazioak Esklerosi Anizkoitzaren Euskadiko V. Kongresua egin zuen abenduaren 17an eta 18an. “Elkarrekin Aurrera” lelopean, 540 pertsona elkartu ziren Bilboko Euskalduna Jauregian: osasun arloko profesionalak, […]
Esklerosi Anizkoitzaren Eugenia Epalza Euskal Fundazioak Esklerosi Anizkoitzaren Euskadiko V. Kongresua egin zuen abenduaren 17an eta 18an. “Elkarrekin Aurrera” lelopean, 540 pertsona elkartu ziren Bilboko Euskalduna Jauregian: osasun arloko profesionalak, gaixoak eta senitartekoak.
Hilaren 17ko jardunaldian, erizaintzari eta lehen mailako arretari buruzko bi lan-mahai egin zituzten. Kongresu honetan lehen aldiz agerian geratu da lehen mailako arretako medikuen (Osatzen Familia eta Komunitate Medikuntzako Euskal Elkarteak ordezkatuta) eta neurologoen arteko lankidetza, gaixotasunaren diagnostiko goiztiarra lortzeko, eta Bilbo Protokoloa eratzen denean jarraipena izango duena.
Hilaren 18an, esklerosi anizkoitzaren Espainiako neurologo espezialista nabarmenenetako batzuek jardun zuten, besteak beste, Alfredo Antigüedad, Oscar Fernández, José Antonio García Merino, Txomin Arbizu, Guillermo Izquierdo, Purificación de Castro eta Mar Mendibe Doktoreek.
Kongresuaren aurretik eskainitako prentsaurrekoan, Fundazioak esklerosi anizkoitzak Euskadin bizi duen egoera aztertu zuen, asistentziari, ikerketari eta pazienteen ikuspuntuari dagokienez; argi geratu zen Bizkaiak duela esklerosi anizkoitzaren inguruko ekimenen lidergoa Euskadin: arreta asistentzialik onena Basurto eta Gurutzeetako kontsulta monografikoetan eskaintzen da; ikerketari dagokionez, Esklerosi Anizkoitzaren Ikerkuntzarako lehenengo Unitate Mistoaren sorrera iragarri zuten, EHUk eta Basurtoko Ospitalak osatutakoa eta Carlos Matute irakasleak eta Alfredo Antigüedad Doktoreak zuzenduko dutena, bakoitzak bere esparrutik; eta, Zamudioko Teknologia-Parkeko egoitzatik Koen Vanderbroeck Irakasleak zuzentzen duen Europako Farmakogenomika Sarearen ikerketa genetikoan ematen ari diren aurrerapenen berri eman zuten.
Bestalde, Esklerosi Anizkoitzaren Bizkaiko Elkartea aitzindaria eta erreferentea da Estatuan, gaixotasun neurologiko sendaezin hau duten pertsonei eskaintzen dizkien errehabilitazio- eta gizarte-zerbitzuen kalitateagatik.
JARDUNALDIKO HITZALDIAK
ERIZAINTZA ETA EA SAIOA |
|
Esklerosi Anizkoitzaren sintomatologia, diagnostikoa eta eboluzioa. Javier Olascoaga doktorea, Donostiako Ospitaleko neurologoa. | |
Esklerosi Anizkoitzaren tratamendua. Mar Mendibe doktorea, Gurutzetako Ospitaleko Neurologoa. | |
Emozio arazoak eta kognitibo gaitzak Esklerosi Anizkoitzan. Soraya Vázquez andrea, ADEMBIko neuropsikologoa. | |
Erizaintzako papera Esklerosi Anizkoitzan. Ana González andrea, Bellvitgeko Ospitaleko Neurologiako Zerbitzuko erizaina. Bartzelona. | |
Tramenduaren tailerrak. Noelia Becerril Ríos andrea, Virgen Macarena Ospitaleko Neurologiako Zerbitzuko erizaina. Sevilla. |
EA ETA FAMILIA-MEDIKUAK SAIOA |
|
EAko Klinika eta terapia eguneratzea. Celia Oreja doktorea. SENeko Mielina-galtzeko Gaixotasunako Taldeko koordinatzailea. | |
Nola ikusten dugu EA duten gaixoari lehen atentzioan. Sintomaniko tratamenduak. Begoña García Fontela doktorea, familiako medikua eta Osatzen batzarkidea. | |
Nola ikusten dugu EA duten gaixoari lehen atentzioan. Amaia Zenarruzabeitia doktorea, familiako medikua eta Osatzengo kidea. | |
EM Gaixoen atentzio-osoa programa proposamena. Cristina Domingo doktorea, familiako medikua. Osatzengo SEMFYC-eko batzarkidea. | |
EAko gaixoen aktuazio-protokoloa lehen atentzioan. Alfredo Antigüedad doktorea, Basurtuko Ospitaleko Neurologia Zerbitzuko burua. Bilbao. | |
EAren eboluzioa, azken 25 urteren zehar. Juan José Zarranz doktorea, Gurutzetako Ospitaleko Neurologia Zerbitzuko burua. | |
Industria farmazeutikoaren papera EAren ebolizioan. Julián Zabala jauna, Farmaindustria Komunikazio zuzendaria. | |
Medikuntza bigundurantz. Albert Jovell doktorea, Espaniar Pazienteko Foroko presidentea. |
NEUROLOGIA ETA EA SAIOA |
|
Hitzaurrea. Alfredo Antigüedad doktorea, Basurtuko Ospitaleko Neurologia Zerbitzuko burua. Bilbao. | |
Epidemiologia: Aldatzen ari da EAko epidemiologia?. Oscar Fernández doktorea, Neuro-zientziak Klinika Instituko zuzendaria eta Carlos Haya Ospitaleko Neurologia Zerbitzuko burua. Málaga. | |
EAko etiologia: aurreratu da gaixotasunaren zergatiak ezagutzari buruz?. Guillermo Izquierdo doktorea, Virgen Macarena Ospitaleko Neurologia Zerbitzuko burua. Sevilla. | |
Gaixotasunaren eboluzioa: Aldatu da gaixotasunaren eboluzioa gaurko tratamenduekin? Diagnostiko goiztiarraren garrantzitsua. Txomin Arbizu doktorea, Bellvitgeko Ospitaleko Neurologia Zerbitzuko EAko Unitatearen burua. | |
Tratamendu sintomatikoa. Purificación de Castro doktorea, Nafarroako Klinika Unibertsitateko neurologoa. | |
EAren eboluzioaren tratamendu aldatzailea. José Antonio García Merino doktorea, Puerta del Hierro Ospitaleko EAko Unitatearen burua. Madril. |