Zerbitzuak
Etxe-Domo Esklerosi Anizkoitza
2012an ADEMBIk hainbat gailu domotizatu gehitu ditu terapia okupazional gunera, dibertsitate funtzionala dutenen autonomia pertsonala handitzeko eta ondorioz bizitza-kalitatea zuzenean hobetzeko. ADOM enpresarekin izandako lankidetzari esker simulazio laborategi bat eraiki […]
2012an ADEMBIk hainbat gailu domotizatu gehitu ditu terapia okupazional gunera, dibertsitate funtzionala dutenen autonomia pertsonala handitzeko eta ondorioz bizitza-kalitatea zuzenean hobetzeko.
ADOM enpresarekin izandako lankidetzari esker simulazio laborategi bat eraiki dute Etxe-Domo EM izena duena, eta etxebizitza automatizatu batean egon daitekeen giroa lortzen da, domotikaren bitartez kontrolatutako gailu elektronikoekin, ezgaitasuna dutenen autonomia pertsonala eta erosotasuna hobetzeko, eguneroko jarduera batzuk autonomiaz burutzeko moduan eta segurtasun baldintza guztiekin.
Aldez aurretik konfiguratutako aginte batekin eta erabiltzailearen beharretara egokitzen den kommutadore batekin edozein motako gailu elektronikoak aktibatu daitezke, tokitik mugitu ere egin gabe. Adibidez, pertsianak igo eta jaitsi, etxeko atea ireki, telefono zenbaki bat markatu, telebista erabili eta abisua emateko alarma-hotsa igorri, besteak beste.