Neurologia artikuluak
Tabakoa eta Esklerosi Anizkoitza
2013ko martxoa Mar Mendibe doktorea, Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Esklerosi Anizkoitzaren Unitateko neurologo arduraduna. Berriki gauzatutako ikerketek frogatu dutenez, tabakoa kaltegarria da EA duten pazienteentzat. Osasun orokorrari kalte egiteaz gain, EAren […]
2013ko martxoa
Mar Mendibe doktorea, Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Esklerosi Anizkoitzaren Unitateko neurologo arduraduna.
Berriki gauzatutako ikerketek frogatu dutenez, tabakoa kaltegarria da EA duten pazienteentzat. Osasun orokorrari kalte egiteaz gain, EAren eboluzioak ere okerrera egiten baitu tabakoaren eraginez. Badakigu tabakoak minbizia sor dezakeela, fetuen malformazioak eragin ditzakeela eta beste zenbait gaixotasunen eragile izan daitekeela. Azken urtean gai honi buruzko zenbait ikerketa argitaratu dira.
Horietako bat gaixotasunaren hasierako faseetan burutu da, agerraldi bakarra izan duten pazienteengan. 129 paziente aztertu ziren eta, aztertutakoaren arabera, erretzen zuten pazienteen %75ek erretzaile ez zirenek baino arinago izan zuten bigarren agerraldia. Beste ikerketa batean, erresonantzia magnetiko bidez neurtutako lesioen ezaugarriak aztertzen direnean, erretzaileek erretzaile ez ziren pazienteek baino lesio aktibo gehiago zeuzkatela ikusi zen, T1 zein T2 sekuentzietan lesio karga handiagoa zutela eta burmuinaren atrofiak azkarrago egiten zuela aurrera.
Gainera, tabakoak gaixotasunaren eboluzioan ondorio kaltegarriak izan ditzake eta beste gaitz batzuk ere eragin ditzake, hala nola minbiziak, bihotz-hodietako arazoak (iktusak, miokardio infartuak) edo biriketako arazoak. Sarritan, EA duten pazienteek, galdetu egiten dute zer egin dezaketen euren gaixotasunari aurre egiteko, horren harira, tabakoa kontsumitzeari uztea era eraginkorra da beraien osasuna hobetzeko. Informazioa bertan dago. Orain gutako bakoitzak erabaki behar du.