Ohiko Galderak
ESKLEROSI ANIZKOTZA DIAGNOSTIKATU DIDATE.
JAKIN BEHAR DUZUN GUZTIA...
Jarraian pazienteak kontsultan egiten dituzten 20 galdera arruntenak
Mar Mendibe Doktorea, Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Esklerosi Anizkoitzaren Unitatearen burua eta Sabas Boyero Doktorea Gurutzetako Ospitaleko neurologoa.
- Zein da Esklerosi Anizkoitzaren (EA) zergatia?
EAren zergati edo jatorri zehatza ezagutzen ez dugun arren, zientzialari askoren ustez, mielinaren suntsitzea immunologia-sistemaren erantzun anormal baten emaitza da. Hipotesirik onartuena da EA faktore askoren elkartzearen emaitza dela. Aurre-joera genetiko jakin bati ingurune-faktore ezezagunak lotzen bazaizkio, alterazio bat sortzen da erantzun immunologikoan eta horixe da gaixotasunak berezkoak dituen hantura eta desmielinizazioa sortzen dituena
- Gaixo guztiek berdin eboluzionatzen al dute?
Hastapenari eta eboluzioari dagokionez, gaixotasun oso aldakorra da EA. Sintomei dagokienez, ohikoena izaten da agerraldiak izatea; agerraldi edo brotetzat jotzen da 24 ordu baino gehiago irauten duen edozein sintoma neurologiko berri edo bat-bateko.
Gaixo-berritzeak edo agerraldiak oso ezberdinak izaten dira sintomei, intentsitateari, iraupenari eta errekuperazioari dagokienez. - Esklerosi Anizkoitzaren eboluzio motak?
Gaixoen %85ek gaixo-berritze edo agerraldiekin hasten dute euren gaixotasuna; aldaera kliniko honi EA Atzerakari-Errepikaria deitzen zaio. Egunak edo asteak irauten dituzten exazerbazioak sufritzen dituzte gaixo hauek eta agerraldi horietatik guztiz edo partzialki leheneratzen dira. Agerraldien arteko garaietan egonkor mantentzen dira. Gaixoen %10ek inoiz ez dute agerraldirik izaten eta gaixotasunak hasieratik egiten du okerrera, poliki-poliki; aldaera kliniko honi Esklerosi Anizkoitz Primarioki Progresiboa deitzen zaio.
Esklerosi Anizkoitz Sekundarioki Progresiboaren kasuan, gaixoek, hasieran, agerraldiak edo broteak izaten dituzte eta 10-20 urteren buruan, agerraldiak izateari utzi eta okerragotzen hasten dira, poliki baina progresiboki.
Kasu bakoitza banan-banan aztertu behar da, izan ere, gaixotasun motaren arabera, tratamendu ezberdinak behar izaten dituzte. - Ba al dago esklerosi anizkoitzaren kasu onberarik?
Badakigu gaixoen %30 inguruk agerraldiak edo gaixo-berritzeak izaten dituzten arren, sekuelarik gabe leheneratzen direla. Gaixotasuna hasi eta 15 urtera aztertzen baldin baditugu, bizitza gutxi gorabehera normala dutela ikusiko dugu, desgaitasunik gabea; eta horrelaxe eusten diote bizitza osoan zehar.
- Existitzen al dira esklerosi anizkoitzaren (EA) familiako kasuak?
EA ez da herentziazkoa, hala ere, egindako ikerketek erakusten digute badagoela nolabaiteko aurre-joera familiarra. EA duten pertsonen %80k ez dute EA duen gertuko senitartekorik. Uste denaren arabera, aurre-joera genetikoak gaixotasunaren erantzukizunaren zati bat besterik ez du; izan ere, kanpoko faktore jakin batzuek ere eragina izan dezakete gaixotasunaren jatorrian.
Umeak izan nahi dituzten EAdun gurasoei aholku genetikoa egin beharra eskatzen duen gaixotasuntzat ez da jotzenenético a los padres afectos de EM que deseen tener hi - Gaixo-berritze guztiek sintoma berdinak sortzen al dituzte?
EAk zerebroaren edo ornomuinaren edozein atal erasan dezake, hortaz, sintomak askotarikoak izan daitezke. Ohikoenak gorputz-atalen baten sentsibilitate-alterazioak izaten dira (inurridurak, sorgortasuna), zangoen edo besoen ahuldadea, ikusmen lausoa, ikusmen bikoitza, oreka falta edo ezegonkortasuna, bertigoa…
Horrek ez du esan nahi gaixoek aipatutako sintoma guztiak izan behar dituztenik. - Ba al dago ziurtasunez EA diagnostikatzen duen proba edo analisirik?
Esklerosi anizkoitzaren diagnostikoa historia klinikoan eta medikuaren eta gaixoaren arteko elkarrizketan oinarritzen da, batez ere. Erresonantzia magnetikoa, potentzial ebokatu, analisi eta puntzio lunbarra bezalako proba osagarriek diagnostikoa egiaztatzen laguntzen dute. Proba hauetako bat ere ez da espezifikoa. Horregatik, batzuetan diagnostikoa egitea konplexua izan daiteke eta proba gehiago eta hainbat urtetako garapena behar izaten da diagnostikoa behin betikoz baieztatzeko.
- Zela eragiten dio beroak edo tenperatura altuek EAdun gaixoari?
EAdun gaixo gehienek uste dute eguraldi beroak, ur beroarekin hartutako dutxek edo sukarrak gaixotasunaren sintomak txartu egiten dituela aldi baterako. Kasu horietan neurri fisikoak hartu behar dira tenperatura altuak saihesteko: aire girotua, izotza jartzea, likidoak hartzea.
Ez da antzeman udako hilabeteetan agerraldi edo gaixo-berritze kopurua areagotu denik. Agerraldiek ez dute urtaroei lotutako erritmorik jarraitzen. - Ba al dago gaixotasunaren garapenean eragiten duen dieta eraginkorrik?
Ez dago esklerosi anizkoitzarengan eragina duela erakutsi duen dieta berezirik.
Batere interes zientifikorik gabeko komunikabide batzuetan “EA dieta” ugari azaldu izan da, baina horietako batek ere ez du frogatu eraginkorra denik.
Elikadura anizkun eta orekatua da, orokorrean, osasun ona izateko oinarria. - Infekzioak eta Esklerosi Anizkoitza?
Infekzio bat izan ondoren (sukarrarekin), gaixo-berritze edo agerraldi bat izateko joera handiagoa izaten dute EAdun gaixoek.
Nolanahi ere, ez da frogatu EAdun pertsonek katarroak edo beste infekzio batzuk harrapatzeko joera handiagoa dutenik.. - Txertoak eta Esklerosi Anizkoitza?
Ez dago txertoek gaixotasuna okerragotzen dutela frogatzen duen ikerketarik. Hortaz, kasu bakoitzean baloratu behar da txertatzeko dagoen beharra eta zuhurtasunez jokatu.
Gripearen aurkako txertoari dagokionez, EAdun gaixoak ez dira arrisku taldetzat jotzen, hortaz, urteroko txertoa ez da derrigorrezkoa. Modu prebentiboan eman behar da txertoa, balizko arrisku handia baldin badago. - Arriskutsuak al dira anestesia lokala edo orokorra?
Anestesia, lokala zein orokorra, beste edozein gaixori bezala eman dakioke EAdun gaixo bati, eta arrisku berberak dauzka. Esklerosi anizkoitz aurreratua duten gaixo batzuek arnasketa arazoak izan ditzakete; kasu horietan, kontu handiagoz jokatu beharko da.
- Posible al da memoria arazoak izatea?
Esklerosi anizkoitza ez da memorian nahasmendu handiak sortzen dituen gaixotasuna, salbuespenak salbuespen; sor daiteke horrelako arazoren bat gaixotasunaren modu progresibo eta desgaitzaileen kasu batzuetan. Hala ere, proba eta test neuropsikologiko espezifikoen bitartez, gaixo batzuek ikasteko, arreta jartzeko eta kontzentratzeko, erabakiak hartzeko eta informazioa prozesatzeko abiaduran arazoak dituzten egiazta daiteke. Alterazio horiek gaixoaren lan-jarduera eta jarduera intelektuala baldintza ditzakete.
Memoria arazoak antzematen direnean, tartean beste arrazoi batzuk dauden baztertu behar izaten da, hala nola, antsietatea edo depresioa. - Ohikoa al da depresioa esklerosi anizkoitza duten gaixoen artean?
Gaixotasuna gaixoen bizitzako une erabakigarri batean azaldu ohi da, maila pertsonaleko, profesionaleko eta familiarreko erabakiak hartzen direnean. Garapenaren ziurgabetasuna eta eratorritako arazo neurologikoek eurek gaixoen %75 eramaten du gaixotasunaren momenturen batean gogo aldartearen alterazioak edo depresioa sufritzera. Gaixoen bizitza-kalitatea hobetzeko ezinbesteko baldintza da gogo aldarte ona izatea.
- Haurdunaldian arriskurik sortzen al da?
Egin diren ikerketen arabera, haurdunaldiak ez du epe luzerako diagnostikoa aldatzen. Haurdunaldian zehar, emakumeek hobera egiten dute eta agerraldiak gutxitu egiten dira. Hala ere, erditzearen ondoren gaixo-berritzeak gehitu egiten dira behin behingoz, hurrengo hiru hilabeteetan, batez ere.
EA ez da, berez, haurdunaldirako kontraindikazio bat. - Esklerosi Anizkoitzak ba al du tratamendurik?
Hiru tratamendu mota daudela esan dezakegu:
-Gaixo-berritze akutu edo agerraldietarako tratamendua.
-Gaixotasunaren garapena aldatzeko tratamendua.
-Gaixotasunak berezkoak dituen sintomei aurre egiteko tratamendua: gernu-arazo, neke, zurruntasun edo espastizitatea, depresioa, antsietatea… - Agerraldi guztiak tratatu behar al diras?
Ez. Gaixoa desgaitzen duten edo bere egoera orokorrean eragiten duten gaixo-berritze moderatu edo larriak tratatzea da joera. Ohikoena da gaixo-berritzeen ondoren errekuperatzea, batez ere, gaixotasunaren hastapenetan. Batzuetan, nahiz eta tratamendua jarri, errekuperazioa ez da erabatekoa izaten. Hilabete eta hiru hilabete arteko denbora itxaron behar izaten da, errekuperazioa baloratu ahal izateko.
- Marihuanari buruz hitz egin izan da; egia al da esaten dena?
Azkeneko ikerketek ez dute frogatu mina, zurruntasuna eta espastizitatea kontrolatzeko objektiboki eraginkorra denik. Ez du gaixotasunaren garapena aldatzen. Aitzitik, dependentzia eta mendekotasun kasuen gorakada kezkagarria antzeman da.
- Ez dago sendatzeko kirurgiarik?
Ez dago horrelakorik. Garrantzitsua da gaixoei horren gaineko informazioa ematea; horrela, inolako funts zientifikorik gabeko kirurgiaren aurrean izan ditzaketen mirari-itxaropenak prebenitu daitezke.
Azkenaldian, batere zehaztasun zientifikorik gabeko hainbat komunikabidek triangelu eskalenoaren kirurgia bezalako albisteak zabaldu dituzte. Operazio mota horiek, esklerosi anizkoitzaren kasuetan, osasuna arriskuan jartzea dakarte eta ez diote inolako onurarik ekartzen EA duen gaixoari eta, zer esanik ez, ez dute gaixotasuna sendatzen.
Onura izaten duten bakarrak era horretako operazioak egiten duenaren eta horrelako albisteak ematen dituzten komunikabideen poltsikoak izaten dira. - Etorkizuna eta ikerketa?
Azkenik, aipatzekoa da gaur egun, jakintza zientifikoak gaixotasun honekin lanean dihardugun neurologo guztien eskura daudela eta guztiok partekatzen ditugula. Herrialde guztietan irakur daitezkeen aldizkarietan argitaratzen dituzte. Gure esparruan egiten diren ikerketak eta aurrerakuntzak beste herrialde batzuekin partekatzen dira eta alderantziz, euren lanak guk ere aztertzen ditugu.
Hau da, pentsaezina da beste herrialde batzuetan EA hobeto, botika ezberdinekin eta prestakuntza neurologiko handiago batekin tratatzen denik.
Gaixotasun honi eskaintzen diogun dedikazio berezia, esperientzia eta eguneroko lana dira gaixoek kalitatezko laguntza jasotzearen arrazoia.