Kanpainak

EUSKO LEGEBILTZARRAK BAT EGIN ZUEN ESKLEROSI ANIZKOITZAREN “BUSTI ZAITEZ” KANPAINAREKIN

Publicado por EM Euskadi | | Visto 1760 veces

Eusko Legebiltzarreko presidente Arantza Quirogak eta ganbarako alderdi politiko guztietako ordezkariek, horien artean Carmelo Barrio Osasun Batzordeko presidente eta Blanca Roncal legebiltzarreko presidenteordea, Esklerosi Anizkoitzaren Euskadiko Fundazioko kideak hartu zituzten. […]

El parlamento vasco se 'moja' por la EM

Eusko Legebiltzarreko presidente Arantza Quirogak eta ganbarako alderdi politiko guztietako ordezkariek, horien artean Carmelo Barrio Osasun Batzordeko presidente eta Blanca Roncal legebiltzarreko presidenteordea, Esklerosi Anizkoitzaren Euskadiko Fundazioko kideak hartu zituzten. Gasteizko Legebiltzarreko egoitzan “Busti zaitez” kanpainaren aldeko ekitaldia ospatu zuten.

Begikotasun eta hurbiltasun handiz, eta bertara deitutako komunikabideen aurrean, legebiltzarkideak “busti zaitez” kamisetak jantzita agertu ziren, Esklerosi Anizkoitza duten pertsonei babesa erakutsiz.

Elkar agurtu eta gero, Eusko Legebiltzarreko presidenteak hartu zuen hitza eta EA Euskadiko Fundazioa zoriondu zuen kanpainaren arrakastagatik. Arantza Quirogaren esanetan “erakundeek ezin dute ezikusiarena egin Euskadin milaka pertsonari eragiten diena”. Azkenik, berretsi egin zuen “kanpaina honek herritarrak kontzientziatzako balio du onartu behar den errealitate baten inguruan, eta, zalantza barik, “bustitzea” merezi du”.

Beste alde batetik, Javier Ormazabal Euskadiko EA Fundazioko presidenteak nabarmendu zuen ekitaldi honek “gure kolektiboarentzako laguntza handia dela; Eusko Legebiltzarrak herritarren ordezkari delako eta politikariek sinbolikoki “busti” daitezen”. Berretsi zuen, gainera: “Horrelako politikariak behar ditugu, hurbilak, inplikatuak eta gure gizarteak bizi duen errealitatearekin bat egiten dutenak, bidea errazten dutenak eta soluzioak eman”. Azkenik, Ormazabalek zera azpimarratu zuen: “Gaixoen elkarteen garrantzia handia da, osasun arloko langileen lanaren osagarri direlako; gizartean lan handia egiten dugu, baina maiz ez da behar bezala aitortzen”.

Hitzaldien amaieran talde osoa agertu zen komunikabideen aurrean. Ateratako argazkiak jarraipena izango du, izan ere politikariak urterik urte bustitzen segitzeko konpromisoa hartu dute eta “legebiltzarreko familia-argazkia” handitzeko konpromisoa.

Eskerrik beroenak Legebiltzarreko presidenteari eta EAri harrera eta babesa eman zioten gainerako legebiltzarkideei.

El Parlamento Vasco se 'moja' por la EM
El Parlamento Vasco se 'moja' por la EM
El Parlamento Vasco se 'moja' por la EM
VIDEOS DE YOUTUBE
Ir al canal de youtube »