Zerbitzuak
Fisioterapia zerbitzua Zentroan eta Etxean
Esklerosi Anizkoitzean, gaixotasunaren hastapenetatik gaixotasuna oso aurreratuta dagoenera arte erabiltzen da fisioterapia, gaixotasun neurologiko degeneratiboa baita. ADEMBIn, fisioterapiaren helburua da gaixoak bere bizitzan independentzia maila ahalik eta altuena lortzea eta […]
Esklerosi Anizkoitzean, gaixotasunaren hastapenetatik gaixotasuna oso aurreratuta dagoenera arte erabiltzen da fisioterapia, gaixotasun neurologiko degeneratiboa baita.
ADEMBIn, fisioterapiaren helburua da gaixoak bere bizitzan independentzia maila ahalik eta altuena lortzea eta gaixotasunaren garapenaren ondorio negatiboak arintzea. Hori lortzeko, honako baliabideak ditu fisioterapiaren jarduketa-planak:
- Giltzaduren hedadura funtzionalari eustea.
- Akidura kontrolatzeko berriz heztea.
- Muskulu-tonua normalizatzea eta/edo berriz heztea.
- Jardun terapeutikoan berriz heztea eta aholkularitza eskaintzea.
- Arnas edukiera hobetzea.
- Muskulaturaren koordinazioa, tonifikazioa eta luzatzea.
- Hondar-edukierak indartzea.
- Gaixotasunaren eboluzioak sortzen dituen ondorioak prebenitzea.
BANAKAKO SAIOAK
Fisioterapiari dagokion balorazio espezifikoa egin ondoren, tratamendu-plana eta gaixoarekin adostutako helburuak ezartzen dira.
Banakako fisioterapia saioak sintoma zehatzagoak tratatzera bideratuta daude, gaixoaren eta profesionalaren arteko elkarrekintza zuzenagoa behar duten sintoma horiek tratatzera, hain zuzen ere. Erabiltzailea astean behin joaten da zentrora eta saioak 45 minutukoak izaten dira.
Desgaitasun handiagoa duten pertsonei edo, ingurunearen baldintzak tarteko errehabilitazio-zentrora joan ezin diren pertsonei etxean eskaintzen zaie fisioterapia-zerbitzua.
TALDEKAKO SAIOAK
Taldekako saioetan, gutxienez lau pertsonak osatutako taldeek jarduten dute; talde homogeneoak izaten dira, baina, terapia askoz globalago baten barruan, bakoitzaren helburu teraupetikoak erabat errespetatzen dira. Fisioterapia globalak dauzkan onurei, erabiltzaileen artean sortzen diren harreman pertsonalak gehitu behar zaizkie.
- Esklerosi anizkoitzari lotutako fisioterapiako ariketa espezifikoen taldeak: nagusitzen den egoera funtzionalaren araberako garapen teknika ezberdinak dituzten bost talde. Talde hauetan, helburua da koordinazioa eta arnas edukiera hobetzea, muskulatura tonifikatzea eta akidurarekiko erresistentzia handitzea.
- Arnas-fisioterapiaren taldea: gorputzaren mugikortasun aktiboa nabarmen murriztuta dutenez arnas edukiera ere murriztuta duten pertsonei zuzenduta dago fisioterapia mota hau eta bere helburua da gaitasun hori hobetzea.