Rehabilitación

Gernu-infekzioa esklerosi anizkoitzean

Publicado por EM Euskadi | | Visto 4230 veces

Cristina Ferreiro. ADEMBIko erizaina – Urizartorre egoitza Gernu-aparatuaren funtzio nagusietako bat gorputzean sortzen diren hondakinak kanporatzea da. Oro har eta eskema moduan, esan dezakegu gernu-sistema honako hauek osatzen dutela: giltzurrunek, ureterrek, […]

Cristina Ferreiro. ADEMBIko erizaina – Urizartorre egoitza

sistema_urinarioGernu-aparatuaren funtzio nagusietako bat gorputzean sortzen diren hondakinak kanporatzea da. Oro har eta eskema moduan, esan dezakegu gernu-sistema honako hauek osatzen dutela: giltzurrunek, ureterrek, gernu-maskuriak eta uretrak.

  • Giltzurrunak: odola iragazi eta hondakinak deuseztatzen dituzte.
  • Ureterrak: gernua giltzurrunetatik gernu-maskurira eramaten duten hodiak dira.
  • Gernu-maskuria: gernua jaso eta biltzen duen organoa da.
  • Uretra: gernu egiterakoan gernua kanporatzen duen hodia da.
Gernu egitea

Normalean, gernua maskurian jasotzen da, 250-500 mililitro bildu arte. Maskuria puztu egiten da eta, erabat betetzen denean, gernu egiteko gogoa sentitzen dugu.

Azken finean, gernu borondatez egiten da: guk aukeratzen dugu gernua kanporatzeko une eta leku aproposena.

EAk, ordea, prozesua aldatu egin dezake, burmuinera heltzen diren mezuak eten egin daitezkeelako eta, ondorioz, gernuari eusteko edo maskuria erabat husteko zailtasunak ager daitezkeelako.

Orduan sortzen dira gernu-infekzioak, gaixoak maskuria erabat husteko gai ez direlako (sentsibilitate gutxiago daukatelako, beharbada).

Gernu-traktuko infekzioak (GTI)

Infekzio horiek germenek eragiten dituzte, normalean bakterioek, uretratik maskurira sartzen direlako; maskuritik giltzurrunetara ere hel daitezke eta, orduan, giltzurruneko infekzioa edo Pielonefritisa eragin dezakete.

Emakumeek maizago izaten dituzte infekzioak, uretra motzagoa dutelako eta bakterioek bide txikiagoa egin behar dutelako maskuriraino.

Gernu-infekzioen sintomak antzematen jakin beharra dago: erretasuna gernu egiterakoan, sukarra, sabeleko eta bizkarreko mina, gernu maizago egiteko premia eta gernuaren usain sendo eta kolore iluna.

Gernu-infekzioak tratatzea oso garrantzitsua da, EA areagotu edo krisiak eragin ez ditzaten. Infekzio horiek, ordea, ez dauzkate beti sintomak, hau da, gernu-infekzioa eduki dezakegu eta sintomarik ez. Kasu horietan nekea, indargabetzea eta/edo apatia izango dira infekzioa identifikatzeko gakoak.

Gernu-infekzioak antibiotikoekin tratatzen dira. Antibiotiko mota eta tratamenduaren iraupena infekzio motaren eta larritasunaren araberakoak izaten dira. Oso garrantzitsua da tratamendu osoa egitea, sintomak egun gutxi barru desagertzen diren arren, infekzioak gehiago irauten duelako.

Infekzioak prebenitzeko ur asko edatea da onena, garbitzen laguntzen duelako eta, era horretan, bakterioak ez direlako gehitzen eta ugaltzen. Higienea ere oso garrantzitsua da infekzioa prebenitzeko; izan ere, uretra (batik bat emakumeena) uzkitik oso gertu dago eta gorozkiekin kutsatu daiteke.

EA duten gaixoek maiz izaten dituzte GTIak, eta oso garrantzitsua da infekzio horiek tratatzea, EA areagotu edo krisiak eragin ez ditzaten.

Infekzioa zenbat eta lehenago tratatu, orduan eta errazago kontrolatzen dira sintomak. Gernu-arazoren bat daukagunaren susmoa badaukagu, onena da osasuneko profesionalei kontsulta egitea.

VIDEOS DE YOUTUBE
Ir al canal de youtube »