Komunitatea

Komunitatea

Publicado por EM Euskadi | | Visto 1910 veces

Honako sare sozialetan aurkituko duzu Esklerosi Anizkoitzaren Euskal Fundazioa. Horien bitartez esklerosi anizkoitza duten beste pertsona batzuekin harremanetan jartzeko eta berri guztiak jasotzeko aukera izango duzu. Sare sozialetan parte hartzera […]

Honako sare sozialetan aurkituko duzu Esklerosi Anizkoitzaren Euskal Fundazioa. Horien bitartez esklerosi anizkoitza duten beste pertsona batzuekin harremanetan jartzeko eta berri guztiak jasotzeko aukera izango duzu. Sare sozialetan parte hartzera gonbidatzen zaitugu eta partekatu itzazu komunitate guztiarekin zure esperientziak, argazkiak eta bideoak.

Zibernauta bezala, gure asmoa da erabiltzaile guztien arteko harremana erraztea, denok maila berean egotea ahalbidetuz, era guztietako jendearen arteko elkartzea bultzatuz, baita ezagupen eta esperientzien elkartrukea ere. Baina, batez ere, informazio-plataforma aktiboa izan nahi dugu, betiere, frogatutako gertaera zientifikoetan oinarrituz, sentsazionalismotik eta zehaztasun faltatik aldenduz; horixe, hain zuzen ere, izaten da sare sozialen eragozpen nagusietako bat, osasun gaiak lantzen direnean, bereziki. Bestetik, gure jarduerak, gertaerak eta gizarte-sentsibilizazioko ekintzak zuekin partekatu nahi ditugu, feedbacka izan dezaten eta zuen iruzkin eta iritziak jaso ditzagun. Zuen zain gaude!


Batu zaitez Facebookeko gure komunitatera; Esklerosi Anizkoitzaren Fundazioaren berriak, argazkiak eta gertaera guztiak partekatzen ditugu hortxe.

Jarrai gaitzazu Twitteren eta batu zaitez elkarrizketara. Azken orduko albisteak aurkituko dituzu eta gure gertaerak bertatik bertara jarraituko dituzu, hantxe egongo bazina bezala.

Flickr-en ere aurkituko gaituzu, albumetan antolatuta, Fundazioaren eta gertaeren argazkiak partekatzen ditugu. Batu zaitez eta parteka itzazu zeureak ere.

Esclerosismultiple’s Audio gure kanalean esklerosi anizkoitzari eta haren tratamenduei buruzko materiala partekatzen ditugu.

Testigantzak, esperientziak, gertaerak… Sare sozial honetatik erraz ikuska ditzakezu ikus-entzunezko eduki guztiak.

Youtube-en ere aurkitu dituzu gure bideoak; gero, komenta diezagukezu zer iruditu zaizkizun.
Logotipo Redpacientes

Gaixoek eta elkarteek parte hartzen duten gaixotasun kronikoetan espezializatutako Sare Soziala.

Comunidad interactiva de salud formada por médicos, pacientes, asociaciones y fundaciones dedicada a responder con seriedad, rigor y gratis, las preguntas de salud en la red.

Primera red de pacientes crónicos que tiene en cuenta el pulso emocional de las personas

VIDEOS DE YOUTUBE
Ir al canal de youtube »