Zerbitzuak

Okupazio-Terapia Zentroan eta Etxean

Publicado por EM Euskadi | | Visto 2472 veces

Esklerosi anizkoitza duten pertsonen eguneroko bizitzako jardueren funtzionaltasuna baloratzen du okupazio-terapiak eta esku hartzen du horiek betetzeko gaitasuna arriskuan baldin badago, alterazio motor, zentzumen-alterazio edo alterazio kognitiboak direla eta. Balorazio […]

Esklerosi anizkoitza duten pertsonen eguneroko bizitzako jardueren funtzionaltasuna baloratzen du okupazio-terapiak eta esku hartzen du horiek betetzeko gaitasuna arriskuan baldin badago, alterazio motor, zentzumen-alterazio edo alterazio kognitiboak direla eta. Balorazio espezifikoa bat egiten da autonomiaren galera horren arrazoiak bilatzeko eta hainbat helburu eta tratamendu-plan pertsonalizatu bat proposatzen dira.

Helburu orokorra beti izango da ahalik eta funtzionaltasun eta independentzia handiena lortzea, gaixo bakoitzaren eguneroko bizitzan. Pertsonarentzat esanahi bat duten jarduerak erabiltzen dira bitarteko terapeutiko gisa, eguneroko bizitzako oinarrizko, aisialdiko eta produktibitateko jardueren arteko okupazio-oreka lortzeko mailakatuz eta egokituz.

Esklerosi Anizkoitzaren Zentroak banakako okupazio-terapiako saioak eskaintzen ditu eta gaixo bakoitza astero joaten da saio horietara. Bereziki, funtzionaltasun orokorra eta egunerokotasuneko narriatutako jarduerak lantzen dira; hainbat laguntza tekniko erabilita, ahalik eta independentzia maila altuenari eusteko metodo eta egokitzapen-tekniketan trebatzea ere bilatzen da.

Gainera, espazioaren kontrola, erritmoa eta gorputzaren eskema bezalako alderdi ezberdinak lantzeko asteroko taldekako saioak ere egiten dira. Psikomotrizitatea lantzen da eta honek gorputzaren kontrola eta ingurunearen erabilerarako gaitasuna hobetzen ditu. Taldekako saioetan memoria, arreta eta informazioaren prozesatzea bezalako goi-mailako funtzio kognitiboak ere lantzen dira; hori guztia aisialdira eta teknologia berrien erabilerara zuzenduta.

VIDEOS DE YOUTUBE
Ir al canal de youtube »