Zerbitzuak

Sekuelak prebenitzeko eta murrizteko programa

Publicado por EM Euskadi | | Visto 1997 veces

Gaixoen mugimendu gabezia tratatzeko hainbat aparatu erabiltzen dira sekuelak prebenitzeko eta murrizteko programan. ADEMBIko fisioterapeutek baloratzen dute zein aparatu erabili behar dituzten eta zenbat denboran, gaixo bakoitzaren arabera. Bizikleta pasiboa: Pedalei […]

Gaixoen mugimendu gabezia tratatzeko hainbat aparatu erabiltzen dira sekuelak prebenitzeko eta murrizteko programan. ADEMBIko fisioterapeutek baloratzen dute zein aparatu erabili behar dituzten eta zenbat denboran, gaixo bakoitzaren arabera.

  • adembi_bicicleta-pasivaBizikleta pasiboa: Pedalei pasiboki eragiteak mesede egiten dio beheko gorputz-adarretako odol zirkulazioari eta edemak gutxitzen dira. Mokorren, belaunen eta orkatilen flexio-luzatze mugimendu bat sortzen da eta horrek, era berean, aurrekoari lotutako mugimendu bat sortzen du abdomeneko erraietan, heste-igarotzeari mesede eginez. Ez da energia-gasturik sortzen, muskulu-tonua murriztea lortzen da eta, beraz, espasmoak gutxitzen dira. Gainera, mesede egiten die esklerosi anizkoitza duten pazienteen artean hain ohikoa den akidura jasaten dutenei.
  • Aulki bipedestadorea: Eserita egotetik zutik egotera pasa gaitezke, modu pasiboan. Ezinbesteko tresna da gaixoak zutik egoteko gaitasuna galdu duenean eta gorputz-enborra kontrolatzeko zailtasuna duenean. Hori gertatzen denean, gorputz-enborreko eta beheko gorputz-adarretako muskulaturaren elongazio analitikoagoa lortzen da aulki honekin. Hainbat ikerketak frogatu du bipedestazioak tonua gutxitzen eta aparatu zirkulatorioaren eta aparatu digestiboaren funtzionamendua hobetzen laguntzen duela. Mugitzeko gaitasuna mugatuta duen pertsona baten kasuan, eserita egotetik zangoen gainean egotera pasatzean, ipurmasailen zona arindu egiten da, egunean hainbat ordu postura berdinera mugatuta egoteagatik bere gain etengabe izan duen presioa desagertzen delarik; horrela, presioaren ondorioz ultzerak sortzeko arriskua murrizten da.
  • adembi_plataforma-vibratoriaPresoterapia: Mugimendu gabeziarekin lotuta, linfa-fluxuaren birxurgapenaren gutxitzea dela eta, edemak agertzen dira beheko gorputz-adarretan. Presoterapiak edemen birxurgatzeari mesede egiten dio, zain- eta linfa-fluxuaren irristatzea erraztuz eta, horrekin, itzulerako zirkulazioa aktibatuz. Horrek maila distalean tronboak sortzea saihesten du eta, ondorioz, Zaineko Tronbosi Sakona azaltzeko aukera gutxitzen da. Gainera, denboran zehar mantentzen diren edemek disestesiak (alterazioak sentsibilitatean) azaltzea errazten dute; eta horri aurrez azaldutako zirkulazio arazoak gehitzen badizkiogu, presioaren ondoriozko ultzerak sortzeko arrisku bat gehiago dugu.
  • Dardarazko plataforma: Muskuluen uzkurdura eta distentsio azkar bat sortzen duten mikro-dardarak sortzen ditu plataforma horrek. Besteak beste, honako onurak ekartzen dizkio gaixoari: muskulu-tonu hobea, odol-fluxua handitzea, gorputzaren postura hobea eta oreka handiagoa.
VIDEOS DE YOUTUBE
Ir al canal de youtube »