Kolaboratu

Utzi zure legatua edo herentzia

Publicado por EM Euskadi | | Visto 1596 veces

Zure herentzian Esklerosi Anizkoitzaren Euskal Fundazioarekin gogoratzea lanean dihardugun guztioi laguntzen jarraitzeko eta etorkizunean gure erakundearen lanak aurrera jarraituko duela ziurtatzeko modu bat da. Zure legatuarekin, esklerosi anizkoitzaren aurka borrokatzen […]

legadoZure herentzian Esklerosi Anizkoitzaren Euskal Fundazioarekin gogoratzea lanean dihardugun guztioi laguntzen jarraitzeko eta etorkizunean gure erakundearen lanak aurrera jarraituko duela ziurtatzeko modu bat da.

Zure legatuarekin, esklerosi anizkoitzaren aurka borrokatzen jarraituko dugu, gaixotasun kroniko eta sendaezin hau jasaten duten pertsonei errehabilitazio- eta gizarte-zerbitzuak eskainiz, horrela euren bizi-kalitatea hobetzen laguntzeko eta esklerosi anizkoitzari buruzko ikerketa sustatzeko, sendabidea aurki diezaioten.

Herentzia ondasun, eskubide eta betebeharren multzoa da, pertsona bat hiltzen denean, haren oinordeko edo legatudunei transmiti daitekeena.

Esklerosi Anizkoitzaren Euskal Fundazioa zure herentziaren alderdi onuradun izendatu nahi baduzu, testamentuan zure borondatea adieraziz eta betearazleari Fundazioarekin harremanetan jartzeko eskatuz egin dezakezu.

Edozelan ere, testamentugileak bere ondasunen jabe izaten jarraituko du hiltzen den arte eta edozein unetan aldatu edo baliogabetu dezake testamentua.

VIDEOS DE YOUTUBE
Ir al canal de youtube »