Kanpainak

VIDRALA ESKLEROSI ANIZKOITZAREKIN. ELKARTASUN JARDUNALDIA. 2011

Publicado por EM Euskadi | | Visto 1600 veces

Vidrala enpresak ate irekien jardunaldia ospatu zuen, urriaren 1ean, enpresako langile guztientzat eta haien senitartekoentzat; 1.400 bat lagunek parte hartu zuen jardunaldi hartan. Jai-giro paregabean ospatu zuten eguna eta ekitaldi […]

Jornada Solidaria en Vidrala a beneficio de Esclerosis Múltiple Vidrala enpresak ate irekien jardunaldia ospatu zuen, urriaren 1ean, enpresako langile guztientzat eta haien senitartekoentzat; 1.400 bat lagunek parte hartu zuen jardunaldi hartan. Jai-giro paregabean ospatu zuten eguna eta ekitaldi mordoa antolatu zituzten.

Langileek euren senitartekoei beira ekoizteko prozesua erakusteko aukera izan zuten. Txikienek ere izan zuten gozatzeko aukerarik, Esklerosi Anizkoitzaren Euskal Fundazioko begiraleek antolatu eta dinamizatutako jarduera eta tailerretan. Gainera, gaztelu puzgarriak, aire-hodi bat, ginkanak eta abar izan zituzten. Bi taberna-gune ere jarri zituzten eta Fundazioko boluntarioek jardun zuten hantxe lanean; eta, Mikologia Elkartearen laguntzari esker, pintxo aukera zabala eta herri-bazkaria izan zituzten bertaratu zirenek. Jardunaldi horretan bildutako diru guztia Esklerosi Anizkoitzaren Fundazioari eman zitzaion, errehabilitazio-zerbitzuak finantzatzeko.

Eskerrak eman nahi dizkiogu Vidrala enpresari eta hango langileei, ekimen hau aurrera eramateagatik eta egin diguten harreragatik, asko erraztu baitigute lana. Eskerron berezia, berriz, Juan Olascoagari eta Andrea Solbiatiri.

Jornada Solidaria en Vidrala a beneficio de Esclerosis Múltiple
Jornada Solidaria en Vidrala a beneficio de Esclerosis Múltiple
Jornada Solidaria en Vidrala a beneficio de Esclerosis Múltiple
VIDEOS DE YOUTUBE
Ir al canal de youtube »